Lizaietako Behatokia, hegazti migrazioaren interpretazio zentro bat izanen da eta aldi berean erabilera anitzeko espazioa ere.
Lehen faseko lanetan, etxearen teilatua berritu da, inpermeabilizazio lanak egin dira eta eraikina orokorrean egonkortu da ere. Hurrengo fasean eraikina barnetik prestatuko da; elektrizitate instalazioa, komunak, etxe barneko gela desberdinak eta abar.
Hasierako lan hauek 73.335 eurotan esleitu dituzte (BEZ kanpo) eta obra Arrixko Igeltseritza enpresak egin du. Finantzamenduari dagokionez, esleipenaren diru kopuru horretatik 50.000€ Nafarroako LGP (Leader) programaren bitartez ordainduko da, eta gainerako kostua Etxalarko Udalak ordainduko du.
Cederna Garalur Garapen Agentziaren bitartez, 50.000 euroko dirulaguntza bideratu da Nafarroako Gobernutik eta Europako Funtsetatik (FEADER).