Uztailaren 17an egitekoa zen Herri Kirol saioa, bertan ehera geratu zena, badu jada data berri bat. Datorren abuztuaren 28a izanen da eguerdiko 12etan herriko plazan. Bertan 7 aizkolari (Gizonezkoak) eta 6 txinga garraiatzaile (3 emakume eta 3 gizon) lehiatuko dira Nafarroako III. Mailako txapelketak lehenak eta bertzeak berriz Nafarroako Txapelketa nagusian.
Ekitaldia Etxalarko udalak antolatu du eta Ez bestak programaren aldizkatzea bezala antolatu da.