Aurten, iaz bezala, ez dira herriko bestarik izanen. Horren ordez Etxalarko udalak, zenbait ekitaldi antolatuko ditu udan zehar.
Lehena datorren uztailaren 17an izanen da. Egun honetarako Herri Kirol ekitaldi bat antolatu da. Honetan batetik Nafarroako III. Mailako Aizkora txapelketaren kanporaketa ospatuko da eta baita ere Nafarroako Txinga-eraute txapelketa.
Bizi garen egoera dela eta edukiera mugatua izan da.