Iaz denok dakigun arrazoiengatik, XXVIII. Artisau eta Gasna Feria ezin izan zen ospatu denen zoritxarrerako. Aurten egoera zertxobait hobetu dela ikusirik, Altxata Kultur eta Kirol Elkartea, era xumean bada ere, edizio berri bat antolatu eta ospatzea erabaki du.
Azken urteetako martxari segituz, asteburuan zehar ekitaldiak izanen dira, larunbata eta igandea.
Ikusi kartelean Altxatak K.K.E.-k prestatu duen egitaraua.