Zerbitzuak

USATEGIAK

– Zerbitzuak

Usategietako Zerbitzuak

Bisita gidatuak

Informazio gehiago hemen

Kontaktua: 690 26 77 56 (Ezinbestekoa da aurretik telefonoz geratzea)


Ostatua/Dendatxoa

Hau sareak bisitatzeko lekuan kokatuta dago. Eraberritutako etxolatxo batean, era xumean, gauza desberdinak eskaintzen dira. Bertan zerbait jan eta edateko aukera dago eta baita ere Usategietako produktuak eta oroigarriak erosteko aukera; Kamisetak, polarrak, trapuk, debantelak, giltzariak, postalak, dvd-ak, eztia, gasna, mermeladak, patxarana, pastak, egutegiak, paletak…  

Hau Usategietako denboraldian irekitzen da, baina ez du egutegi eta ordutegi zehatzik, ehiza eta eguraldira baldintzatuta baitago

*Oharra: Usategietako DVDa Kultur Etxean ere erosi daiteke.

Usoak salmenta

Nahi duen guziak, Usategietako sareetan harrapatutako usoak eta txolomoak erosi ditzake, bai bertara joan eta eskatuz edo bertzela telefono honetara deituz: 948.387.066 Hauek dira tarifak

  • Usoak: Bizirik 25€ / Hila 10€
  • Txoloma: Bizirik 10€ / Hila 6€