XXXI. Gasna eta artisau feria ekainaren 1 eta 2an ospatuko da

Urtero bezala, Altxata elkarteak, Gasna eta artisau feria antolatu du, ekaineko lehenengo astebururako. Ekainak 1ean hasiko dira ekitaldiak. Arratsaldeko 18:00etan ardi zakur lehiaketa izanen da errota pareko zelaian eta arratseko 22:00etan berriz, herriko dantzari, kantari eta musikariek beraien saioa eskainiko dute.

Egun handia berriz, igandean izanen da eta ohitura den bezala, goizean, baserriko lan tresnen erakusketa, eskulan erakusketa, artisau postuak eta trikitilarien emanaldia izanen dira eta ondotik, ardi gasna lehiaketako sari banaketak eta kantu bazkari herrikoia izanen da, Bankako Menditarrekin.

Bazkariko txartelak, Elutsan, Herriko Ostatuan edo Bizum bidez hartu daitezke, maiatzaren 26a arte

 

Gasna Feria 2024
Ardi zakur lehiaketa 2024
Gasna Feria bazkaria 2024