Uztaila bukaeran, Xabier Orue geologoa eta katedraduna eta Aranzadiko teknikari bat egon ziren Etxalarko kisulabeak aztertzen

 

Uztailak 25ean, Xabier Orue geologo eta katedraduna eta Aranzadi elkarteko teknikari bat, herriko kisulabeak ikusten aritu ziren, Bekozubiko Periko Berrueta gidari zutela.

Egiten ari diren ikerketaren helburua, kisulabe hauek, kisua egiteko erabili aintzinetik, mineralak urtu eta burdina lortzeko erabiltzen ote ziren jakitea zen eta hartu zituzten muestren arabera, baiezkoa dirudi, aztarnak aurkitu bait zituzten.

Etxalarrera etortzearen arrazoia, hemen dauden kisulabe kopuru handia da. Izan ere, 80 kisulabe inguru daude eta bertze herrietan ez omen da hainbertze. Beraien arabera, honek erran nahi du, Paleozoiko garaiko mineral aunitzeko lekua dela eta 1.330. eta 1.700. urteen artean (Kisua egiteko erabili aintzinetik) mineral hauek aprobetxatu zituztela burdina lortzeko.

Bi egunez, kisulabe mordoa ikusi eta aztertu zituzten eta Xabier Orue berak, Estibaliz Apellaniz eta Pedro Pablo Gil-ek idatzitako “Historia del hierro en Bizkaia y su entorno” liburua oparitu zioten herriari. Liburua, Kultur Etxean dago, nahi duenak irakurtzeko eta Udalak eskerrak ematen dizkie, liburuarengatik eta gure herriko aberastasunak argitara ateratzen lan egiteagatik.

 

 

Historia del Hierro