Etxalarko Gaztik, Udalak eta Malerreka Motorsportek Usategietara igoeraren 14.edizioa antolatu dute, ekainaren 22rako.
Goizean, autoak plazan egonen dira eta 13:30tan itxiko da errepidea. Lasterketa berriz, 14:30tan hasiko da.
Berrikuntza bezala, aurten lasterketa 400 metro luzeagoa izanen da, hasiera puntua lehen egiten zen lekura eramanda.
Arratsean berriz, gaupasa izanen da, Elutsa eta Herriko Ostatuaren eskutik.