Urteroko martxan, Etxalarko Udalak, Aste Santua eta udako denboraldian, Turismo bulegoko zerbitzua zabaldu egiten du eta bertan egoteko langilea bilatzeko deialdia zabaldu du.
Bertako langilearen zeregin nagusiak batetik bulegoan turistei harrera egin eta informatzeko izanen da eta baita ere herriko bisita gidatuak egitearena.
Lanpostura aurkezten diren guziei (Curriculum-mak aurkezteko azken eguna martxoaren 27a da) elkarrizketa eginen zaie.