Turismo Bulegoa Uztailaren 1etik Abuztuaren 31ra irekiko da

 

Urte guztian zehar, Kultur etxean Turismo Bulego zerbitzua eskaintzen den arren, Uztaila eta Abuztuan ordutegia zabaltzen da eta horretarako, bertze pertsona bat kontratatzen du Udalak.

Azken urteetan bezala, aurten ere Miren Bizente egonen da bisitariei harrera egiten bulegoan eta herriko bisita gidatuak egiten ere bai.

Aurreko urteetako ordutegia mantenduko da eta informazio bila datozenei, herriko bisitaren, zerbitzu turistikoen, oinezko ibilbideen eta ekintzen informazioa emanen zaie eta baita Baztan-Bidasoako gainontzeko herriena eta Nafarroako informazio orokorra ere.

Aurten, gainera, herriko plano berrian lan eginen da, aurreko eskuorriak bukatzen ari bait dira.

Turismo Bulegoa 2024