Sarrera

Ondare arkitektonikoa

– Burdinolak

BURDINOLAK ETXALARREN

Herriarentzako, era honetako olak, bere garapenerako bultzakada handia izan ziren bere garaian. Horren lekuko dira herrian banaturik dauden ola hitza barne duten etxeen izenak; Olazarrea, Olagaraia, Olako borda. Burdinolekin erlazionatutako herriko bertze etxea bat badago ere; Urtzallenea (burdinolan urtzeko lanetan egoten zen langilearen etxea).

Data zehatz eta argirik ez badaude ere, 1428. urtean Laxa izeneko burdinola bateen datuak badira. Urte honetatik aitzinera ziurtatzen ahal da Etxalarren burdinolak bazeudela

Burdinolen eboluzioa:

XIV. mende arte burdinolak mendi bazterretan kokatzen ziren bertako egurra eta haize korronteak aprobetxatzeko. Burdinola hauek haize-olak bezala ezagutzen ziren. Burdinola hauetan eskulan handia egin beharra zen.

XIV. mendetik XIX.-ra burdinolak erreka bazterretan kokatzen joan ziren ur indarra aprobetxatzeko eta lana errazteko. XVIII. mendean nabaritzen hasia zen burdinolen dekadentzia. Honen arrazoi garrantzitsuenak labe eta ibilgailu berrien agerpena eta basoen jaitsiera izan zen.

Urezko Burdinolak Etxalarren:

Betidanik ezaguna izanda bi burdinolen existentzia herrian. Hauek Goiko ola eta Beheko ola bezala ezagutu dira urteetan zehar. Hauen informazioa eta aipamenak, udaleko liburuetan agertzen dira 1680. urtetik aitzinera.

Goiko ola, Altxata errekaren ondoan kokatua dago, Baztanen borda parean. Oraindik erresto batzuk gelditzen dira ikusgarri; etxea, labea, kanala, eta abar.

Beheko ola bezala ezagutzen den burdinola, herritik 4 bat km-tara kokatua dago. Honetan, eraikinaren paretak, presaren errestoak, antepeta eta bertzelako gauzak ikusgarri daude oraindik ere. Bere izena Echarlassa da (Agian Laxa eta Echarlassa burdinola berdinak dira baina, hau konfirmatzeko gehiago ikertu beharko zen)..

Burdinola hauetaz aparte, burdinola izanaren aztarna batzuk badira Desola baserriko belardiaren azpialdean, Tximista errekaren ondoan. Bertan ikusi daitezke pareta batzuk eta kanal baten antzeko zulo edo jauzia. Dirudienez ura egurrezko presa batekin eramaten zuten burdinolara.

Informazio gehiago urezko burdinolen inguruan