Pribatutasun oharra
Jarraian, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritako informazio-betebeharra garatzen da, Etxalarko Udalean egindako tratamendu-erregistroei dagokienez.
Pribatutasun-abisuaren bidez, herritarrei, datu pertsonalen titularrei, datu pertsonalen tratamenduari buruzko alderdi espezifikoen berri ematen diegu; besteak beste, honako hauen berri ematen diegu: tratamenduen helburuak, dituzten eskubideak gauzatzeko harremanetarako datuak, informazioa gordetzeko epeak, datuak tratatzeko zilegitasuna ematen digun araua eta egindako datu-komunikazioak.
DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Nortasuna: Etxalarko Udala
- Posta-helbidea: Andutzeta kalea 15, 2. solairua.
- Telefonoa: 948 63 50 05
- Datuak babesteko ordezkaria: dpd@etxalar.eus
ADINGABEAK
Etxalarko Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, dela zerbitzuak eskatzeko web-inprimakiak betez, dela harremanetarako formularioak betez, dela mezu elektronikoak bidaliz.
Beraz, bitarteko horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla, edo, halakorik ezean, gurasoen eta/edo legezko tutoreen baimena dutela.
WEBGUNEAN DAUDEN IRUDIAK
Etxalarko Udalak, webgunearen bitartez, herritarrek parte hartzen duten ekitaldi, jarduera eta abarri buruzko informazioa eskaintzen du. Batzuetan, emandako informazioarekin batera, identifikatutako edo identifika daitezkeen pertsonak agertzen diren argazkiak edo bideoak aurkezten dira.
Erabiltzaileak argazki hauetakoren batean bere burua ezagutzen badu eta bertan agertu nahi ez badu, dpd@etxalar.eus helbidearen bidez jakinaraztea eskatzen dugu, bere nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia erantsiz eta agertzen den irudia edo bideoa dagoen webgunearen atala aipatuz. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera aitak, amak edo legezko tutoreak egin behar du.
ESKUBIDEAK
Datuen babesari buruzko araudiak hainbat eskubide ematen dizkie interesdunei edo datuen titularrei, webgunearen erabiltzaileei edo Etxalarko Udalaren sare sozialetako profilen erabiltzaileei.
Hauek dira interesdunek dituzten eskubideak:
- Sarbide-eskubidea: bere datuak tratatzen ari diren, egiten ari den tratamenduaren helburua, datu-kategoriak, hartzaileak edo hartzaile-kategoriak, kontserbazio-epea eta datu horien jatorria jakiteko informazioa eskuratzeko eskubidea.
- Zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea.
- Ezabatzeko eskubidea: datuak ezabatzeko eskubidea, honako kasu hauetan:
o Datuak bildu ziren xederako jada beharrezkoak ez direnean
o Titularrak baimena kentzen duenean.
o Interesduna tratamenduaren aurka badago
o Legezko betebehar bat betetzeko ezabatu behar direnean.
o Datuak informazioaren gizarteko zerbitzu baten bidez lortu direnean, Datuak Babesteari buruzko Europako Erregelamenduaren 8. atala.
- AURKA EGITEKO ESKUBIDEA: arduradunak bere datuak tratatzeari aurka egiteko eskubidea. Eskubide hori ez da erabatekoa, eta horrek esan nahi du arduradunak datuak tratatzen jarraitu ahal izango duela, baldin eta interesdunaren interesei, eskubideei edo erreklamazioak formulatu, erabili eta defendatzeari gailentzen zaizkien bidezko arrazoiak froga baditzake.
- Mugatzeko eskubidea: datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:
o Interesdunak datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duenean, enpresak datu horien zehaztasuna egiaztatu ahal izateko epe batean.
o Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesdunak datuak ezabatzearen aurka egiten duenean.
o Enpresak jada datuak ez baditu behar bildu ziren helburuetarako, baina interesdunak behar baditu erreklamazioak egiteko, egikaritzeko edo defendatzeko.
o Interesdunak tratamenduaren aurka egiten duenean, enpresaren arrazoi legitimoak interesdunarenak baino gehiago diren egiaztatzen den bitartean.
- Kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, idazki baten bidez (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril) edo haren egoitza elektronikoaren bidez (agpd.es).
Interesatuek adierazitako eskubideak erabili ahal izango dituzte, Etxalarko Udalari zuzenduta, euren nortasuna egiaztatzen duen agiria aurkeztuz.
HELBURUA, LEGITIMAZIOA ETA HARTZAILEAK
Etxalarko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die zein helburutarako erabiliko dituen bildutako datu pertsonalak, zertan oinarritzen den datu pertsonalak tratatu ahal izateko eta hirugarren entitate eta erakundeei jakinaraziko zaizkien. Horregatik, Tratamendu Jardueren Erregistroak argitaratzen ditu jarraian 2019ko apirilean.
Etxalarko Udalak urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinaren (segurtasun-neurriak) arabera aplikatutako neurri teknikoak eta antolamendukoak, Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena eta Segurtasun Politikan eta haren prozedura erantsietan deskribatuta daudenak.
TRATAMENDU-JARDUEREN ERREGISTROA