Abenduaren 24an, ospakizunak arratsalde partetik hasiko dira. 16:30etan Olentzeroren karrozak ateriko dira, eta txistulari eta trikitilariekin lagunduta kalejira eginen da herrian zehar. Ibilbidean Olentzero eta Maridomingirekin elkartu eta frontoira hurbilduko dira bertan berendua izanen baita.
Ondotik Herriko trikitilariek saioa eskainiko dute. Ohitura jarraituz meza ondotik (18etan izanen da) elizako atarian, Olentzerori kantatuko zaio.