Etxalarko Kultur Etxeak bere ateak 2002ko ekainaren 30ean ireki zituen. Ordutik gaur egun arte, poliki-poliki eduki, tresna eta zerbitzu desberdinez hornitzen joan da; Hasiera batean Telezentroa eta Erakusgela bakarrik zeuden martxan eta honen ondotik, liburutegia, ludoteka eta turismo bulegoa sortzen joan ziren urrenez urren.
20 urte hauetan aipatutako zerbitzuez kanpo, bertan mota desberdinetako ekitaldi ugari burutu dira, bai Kultur Etxeak antolatuak eta baita ere Herriko eta eskualdeko elkarte eta taldeen eskutik.
Honela urteen poderioz, Kultur Etxea, herriaren eguneroko bizitzaren parte bihurtu da 20 urte pasa eta gero.
Hau honela, urtean zehar Kultur Etxean zenbait ekitaldi antolatuko dira urte urrena ospatzeko. Aldi berean ospakizun egun berezi bat ere ospatuko da eta honetarako ekitaldi xume eta polit bat prestatuko da.
Honakoa da momentuz aurreratu daitekeena:
Urteko Programazioa
- Kultur Etxeko Logo lehiaketa – Maiatza eta ekainean
- Zankoak sortu tailerra – Ekainean
- Arte erakusketa Kultur Etxean – Urrian
Ospakizun eguna – Ekainak 30
- Logoaren aurkezpena
- Proiekzioa; “Etxalar, 80ko hamarkada bukaeran”
- Berendua eta musika.
Informazio zabalagoa: XX. Urteurrena atalean