Iturriak

Ondare arkitektonikoa

– Iturriak

Herriko iturriak

Balaxeko iturria

Karrikatik kilometro t´erdira kokatua dago, Sarako bidean. Garai batean, gaztelerazko goitizenak zioen bezala (·Fuente de la teja), iturria teilatu txiki batez estalita zegoen. Bertaraino herritar asko joaten da espresuki bertako uraren bila etxean edateko. Bertako ura edangarria da.

Arroseko iturria

XX. mende bukaera arte gaur egun duen itxurarekin ez du ezer ikustekorik. Lehen iturriak gaur egun dituen txorrota berdinak zituen, baina abereak ura edateko aska handi bat zuen ere. Gaur egun itxura bertzelakoa du askoz ere modernoagoa, loreak inguruan eta jarlekuarekin. Bertze iturri aunitzek bezala, honek bere izena ondoko etxetik hartu du, Arrosea etxetik hain zuzen ere. Bertako ura edangarria da.

Plazako iturria

1822. urtea tailaturik agertzen den iturri honetan, gaur egun dagoen lekura 1852. urtean eraman zuten. Ordu arte iturria herriko enparantza zaharraren ondoan kokatua zegoen, hain zuzenki gaur egun kultur etxea den eraikinaren sarrerako arkuaren bazter batean. Leku hau “el botillo” bezala ezaguna zen. Iturria hau eramateak 400 errealen kostua izan zuen. Frontoiaren atzealdean dago eta honetara ailegatzen den ura Urrutia-ko gaztainaditik dator. Bertako ura edangarria da.

Endarako iturria

Iturri hau Endara etxearen aitzineko partean dago. Iturria, bertze gehientsuak bezala harri gorriz egindako da. Iturria hau herrian, “Pradereneko iturria” bezala ezaguna da ere. Auzoko jende aunitz bertaraino hurbiltzen da etxerako ur bila. Bertako ura edangarria da.

Basateneko iturria

Bere izenak dioen bezala, iturri hau Basateneko erreka ondoan kokatua dago, Sarako bidea hartzerakoan Antsolokueta auzoko etxeak bukatzean, bide bazterrean. Egoera ez da hoberena eta ia ez da urik ailegatzen bertaraino. Bertako ura ez da komeni edatea.

Txirrimako iturria

Herriko iturri aunitz bezala, honek ere bere izenak bere kokapena zehazten du. Kasu honetan iturri hau Txirrima etxea eta Antsolokuetako garbilekuaren artean kokatua dago. Bertan isurtzen den ura da gero garbilekutik pasatzen den berdina. Iturri honetako ura ez da komenigarria edatea.

Aipatutako iturrietatik kanpo badira bertze aunitz baserri auzoetan eta mendietatik sakabanatuak. Hona hemen ezagunenak; Azkuako iturria, Orenbentako iturria, Listristako iturria, Iturraldeko borda iturria, Miakako iturria eta bertze batzuk gehio…

Aipatutako guztiak, uda edangarria dute.