Gure herriko bestak abuztuaren 14tik 18ra ospatzen dira. Egun hauetarako Etxalarko udalak egitarau txukuna prestatu du bai herritarrek eta baita bisitariek ongi pasatzeko.
Etxalarko bestetan ohi den bezala, otordu desberdinak izanen dira egun desberdinetan (Herri faria, Asau Ttiki, Jubilatuen bazkaria eta Asau-a).
Aldi berean azken urteetan izandako ekitaldiak ere izanen dira, tartean lasterketa herrikoia, herriko dantzarien saioa, herri kirolak, mus txapelketa, eskalada, haurrentzako jokoak, herriko trikitilarien emanladia, plater tiroketa, pilota partidak, musika gauero eta mariatxiak.
Aurten nobedade bezala, su artifizialak izanen dira Andra Mari egunean eta mozorro lehiaketa bestetako azken egunean.