USATEGIAK
– Harrapaketa
Usoaren Harrapaketa
Usategi osoko edozein usazalek, bai trepan edo sareetan dagoena, uso bando bat ikusten badu, segituan oihu bat egiten du trapa nagusiko usazale nagusiari abisatzeko. Honek korneta jotzen du eta honela bertze usazale guztiak, eskopeta ehiztariak barne, usoak heldu direla ohartzen dira. Korneta behin jotzerakoan tiroak gelditzen dira eta sareen kargu dauden usazaleak beraien postuetan jartzen dira, sareak lurrera erortzen uzteko prest; orain trepen gaineko usazaleen ordua da.
Harrapaketa datuak
Usoak eta txolomak
Usategietako sareetan, azken urteetan batez ere usoak harrapatzen dira, nahiz eta sasoi hasieran txolomak harrapatzen diren. Hauek usoen antzekoak dira, baina txikiagoak. Etxalarko usategien historian zehar, harrapatutako usoen kopurua urteak pasa ahala gora behera aunitz izan ditu. Web orrian bildutako datuak bi alditan banatu daude, lehena 1866tik 1913ra eta bertzea 1961tik gaur egun arte.
Tortoilak
Garai batean, usategietako sareetan tortoilak ere harrapatzen ziren. Urte batzuetan harrapatutako uso eta txolomak, harrapatutako tortoilak baino kopuru txikiago izatera ailegatu izan zen. Urterik onena tortoilen harrapaketari dagokionez 1897 urtea izan zen 337 dozenekin. 1925. Urtetik aitzinera hegazti hau harrapatzez utzi zen. Ordu ezkero eskopetako ehiztarik bakarrik ehizatzen dituzte.