BAIT-EAIV TALDEAREN AURKEZPEN SAIO IREKIA:
Iparmendebaldeko zonaldeaz arduratzen diren bi kide hurbilduko zaizkigu Etxalarrera. Talde honek, emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak edo izateko arriskuan daudenak, bai eta haien ardurapeko pertsonak artatzen dituzte.
Arreta- eta suspertze-taldeek oso-osoki erantzuten diete emakumeen eta haien ardurapeko familia-unitatearen premiei, informazioa, aholkularitza eta esku-hartze psikosoziala emanez.
Horrez gain, aholkularitza legala, laborala, ekonomikoa, sanitarioa eskaintzen dute. Eta emakumeak behar izan dezakeen babes-mailari buruzko informazioa, emakumearen eta haren familia-unitatearen egoeraren arabera.
Nori zuzendua:
Kasuen aurrean nola jokatu eta indarkeria desberdinak identifikatzeko klabe batzuk emanen dizkigute.
Genero indarkeriarik gabeko herriak nahi ditugulako, Bortzirietan indarkeriarik ez!
|