Gaileta tailerra izanen da ekainak 15ean, Andutzeko Maira okindegian

 

 

Bidaziren 10. urteurreneko ekitaldien barne, Gaileta tailerra eskainiko dute Andutzeko Maira okindegian, ekainaren 15ean. Tailerraz gain, goiza, ogigintza ekologikoari buruzko solasaldiarekin osatua egonen da eta 6  urtetik gorako edozeinentzat irekia dago. 3 orduko iraupena izanen du eta 10€-ko prezioa izanen du pertsonako. Interesatuek, aldez aurretik izena eman beharko dute Bidazi elkartean, ekainak 12a baino lehen. Taldea 20 pertsonakoa izanen da gehienez. 

Gaileta tailerra