Iarmendi mendian sakabanatuta dauden ehiza postuen enkantea ospatu eta gero, uso ehiza denboraldia hastear dago.
Urtero bezala sare bidezko uso harrapaketa tradizionalaren denboraldia urriaren 1ean hasiko da eta azaroaren 20 ingurua arte luzatuko da.
Usategiak norberak bere kabuz ezagutu ditzake, baina sakonago ikusi nahi dutenek aukera izanen dute espresuki prestatutako bisita gidatuen bitartez.
Bisita gidatuak asteburu eta besta egunetan eskainiko dira, euskaraz eta gazteleraz (Erreserbak: 690 26 77 56).
Oraindik ez baduzu gure herriko ondare preziatuenetako bat ezagutzen, hurbildu zaitez gure herrira.