Etxalarko Udalak, Pello Apezetxearen "Etxalarko etxeen izenak" liburua berrargitaratu du

Urte batzuk joan dira Pello Apezetxearen “Etxalarko etxeen izenak” liburua agortu zela, baina oraindik ere jendeak eskatzen duenez, Etxalarko Udalak berriz atera du argitara

Liburuan, herriko auzo eta etxe guztien izenen erranahiak, lekukotasunak, historian zehar idatzi izan diren modu desberdinak, kokalekuak, argazkiak, ahoskatzeko modu desberdinak eta intereseko hainbat datu biltzen dira

Interesa dutenek, 25€tan eskuratu dezakete liburua Kultur etxean

 

 

 

Etxalarko etxeen izenak
Etxalarko etxeen izenak