HERRIA
– Etxalarko pilotariak
Garai batean pilota jokoetan zaldunak nahiz plebeioak jokatzen zuten. Orduko jokoak antza gutxi zeukan gaur egun jokatzen denarekin. Hasieran frontisen kontra baino, luzera jokatzen zen gehiago. Aurrerago frontis kontra jokatzen hasi zenean. elizako horma eta atariak izaten ziren lekurik gustukoenak pilotaleku bezala erabiltzeko. Horren lekuko Etxalarko elizaren “eliz-xoko” izeneko paretan dagoen debekaldia. Idatzi honek erraten du pilotan jokatzen duenari 2 pezetako isuna jarriko zaiola.
Garai batean Etxalarko herria usoen eta pilotarien herria bezala ezaguna zen.
ETXALARKO PILOTARIAK
Marcelino Vergara (Vergara I)” Etxalarko mutila”
Marcelino Vergara Larralde (Vergara I), Etxalarko mutila bezala ezaguna pilota munduan (Goiti-zinea Aitona bezala ezaguna zen pilotaren kronistak jarri zion), 1943ko maiatzaren 16an jaio zen Etxalarko Anduetzeta auzoko Etxebertzea etxean eta Donostian hil zen 2010ko urriaren 10ean 67 urte zituela. Pilota munduan ibilbide luzea izan zuen, denetara 19 urte egin zituen profesional moduan. Arabako hiriburuko frontoian egin zuen debuta, 1962ko azaroaren 3an (Etxaberekin batera jokatu zuen eta 22-12 irabazi zieten Arkaia eta Del Vali-i) eta azkeneko partida Tolosako Beotibar frontoian jokatu zuen 1981 maiatzaren 16an, 38 urte zituela. Azkan partida hau ere Etxalartarraren alde atera zen. Pilotari (aurrelaria) dotorea, ukitu berezikoa eta erremate onekoa zen. Agian kolpe pixka bat izan zitzaion aurrerago ailegatzeko.
Afizionatu mailan Marcelino Vergara goiz nabarmentzen hasi zen. Espainiako txapelduna izan zen eta munduko txapelduna Iruñako mundialean. Arrakasta honen ondorioz, profesional mailara pasa zen Eskulari enpresaren eskutik. Honek, gertaera gogoangarri batzuk eragin zituen, Marcelino izan baizen txapela jarri zuen lehen nafarra, 2. mailako txapelketako irabazle atera baitzen 1965. urtean, 22-17 Anduezari irabazi ondoren. Aldi beren lehen mailako buruz buruko txapelketan aritu zen lehen pilotari nafarra izan zen ere. Lehen mailako txapelketan 9 aldiz aurkeztu zen, eta final-aurretara ailegatzea izan zen bere lorpenik handiena. Hiru urte segidan ailegatzea lortu zuen 1971, 1972, 1973. Garai haietan bere aurkaririk handienak Lajos, Ignacio Retegi eta Tapia I izan ziren. Esku pilotako bertze pilotari handien kontra ere jokatu zen: Ogueta, Barberito I, Arriaran III, los Ariño, Echave X, Azkarate, Atano X, Tapia II eta garai hartako mito guztien aurka.
Hala ere Ignacio Retegi ez zuen berarekin topo egin «enpresa desberdinetan baikinen», baina bere ezaugarrien erreferentziak zituen. «Ezagutu dudan pilotaririk konpletona da». Jose Mari Palacios Ogueta berak ere bere lagunean artean errandakoak «Marcelino izan da nire ahulguneak hobekien bilatzen jakin izan duen aurkaria». Arabako pilotariarekin izandako dueluak oso ikusgarriak izan ziren.
1983ko uztailaren 13an Iruñeko Labrit frontoian eskainitako omenaldiaren kronika. http://www.pelota-mano-remonte.com/wordpress/?p=2069
Elkarrizketa DVn: 2006.urtean Atano III frontoian, Juan Martinez de Irujoren material aukeraketa: http://www.diariovasco.com/pg060603/prensa/noticias/Deportes/200606/03/DVA-DEP-396.html
Salvador Vergara (Vergara II o “Vergarilla”)
Salvador Vergara Larralde, llamado Vergara II, nació el 19 de mayo de 1952 en la casa Etxebertzea del barrio Anduetzeta de Etxalar. Salvador Vergara debutó en profesionales en el año 1973 y en 1992 fichó por Asegarce donde estuvo jugando hasta agosto de 1993, año en el que una lesión de rodilla le obligó a abandonar las canchas. A los 14 años participó en el “Torneo del Bidasoa” haciendo un buen papel entre pelotaris mayores que él.
De competición en competición fue llamando la atención hasta ser seleccionado para defender el pabellón de la Federación de Navarra en los campeonatos juveniles estatales, así como en la máxima “txapelketa”. En la época juvenil formó pareja con Choperena III y se enfrentó a pelotaris como Aguirre, Gorostiza, Salvidea, etc. En el Torneo de Federaciones formó tandem con Martínez de Irujo, convirtiéndose en la pareja de moda. Durante algunos años en el campo profesional Vergara II formó pareja con el estilista y formidable zaguero de Errazkin, Martinikorena. Con él consiguió títulos frente a parejas de la categoría de Oreja III – Galarza III y Alustiza-Tolosa.
En el manomanismo derrotó a Elías Piérola y a dos grandes como García Ariño IV y Bengoetxea III. En esos 20 años consiguió varios títulos entre los que destacan tres Campeonatos por parejas en 1985, 1986 y 1992, y dos subcampeonatos en 1981 y 1990. Como dato curioso de su carrera profesional, hay que destacar el total de partidos que jugó, 2.180. Esta cifra arroja un promedio de 109 partidos al año, dato que podría suponer un récord en la historia de la pelota.
Desde que en 1993 dejara la actividad profesional como pelotari, Vergara I fué director técnico de Asegarce (lo ha sido en dos etapas) y fue el responsable de la supervisión de todos los entrenamientos de los pelotaris además de participar en las decisiones sobre las incorporaciones de nuevos valores a la plantilla de la empresa.
– Finales de mano parejas:
Año | Campeones | Subcampeones | Tanteo | Frontón |
1980-81 | Garcia Ariño IV – Maiz II | Vergara II – Martinikorena | 22-13 | Anoeta |
1984-85 | Vergara II – Martinikorena | Oreja III – Galarza III | 22-18 | Anoeta |
1985-86 | Vergara II – Martinikorena | Alustiza- Tolosa | 22-15 | Anoeta |
1989-90 | Retegui II – Errandonea | Vergara II – Etxenagusia | 22-3 | Anoeta |
1991-92 | Vergara II – Arretxe | Unanue – Zezeaga | 22-18 | Ogueta |
* Etxe-nagusia sustituyó a Maiz porque se encontraba con gripe. Entrevista en DV (Noviembre de 2006) http://www.diariovasco.com/prensa/20061117/deportes/planteo-fichar-pelotaris-otra_20061117.html
Federico Arribillaga (Arribillaga I)
Etxalarren jaio zen, 1953ko irailaren 5an Etxalarko Iñarreta auzoko Joanaberria izeneko etxean. Palako modalitatean, historiako jokalari onenetakoa izan zen, 2. hoberena Manolo Iturriren ondotik eta baita azkeneko palista klasikoa. Pertsona oso maitatua zen pala munduan eta “Palako kapitain handia” bezala ezaguna zen ere. Pilotari bezala bere kolpearen potentziagatik nabarmentzen zen. Aspalditik Getxon bizi zen. 56 urte zituela Bilbon hil egin zen.
Bere pilota ibilbidea Irungo Kurpil eskola hasi zuen eskuz baina segituan palazko modalitatera pasa zen. 1972. urtean gazteen mailako txapelduna izan zen eta Espainiako gazteen mailako txapelduna ere Zapirain lagun zuela. Urte berean profesional bezala debuta egin zuen Deportivon (Abuztua 11) Ibarnegaray lagun zuela, Zalacain eta Pumarejoren aurka. 45-38 irabazi zieten. 1974. urtean, Miguel Saralegui zena lagunduta, Muguiroko ezkerra bezala ezaguna, “torneo de Ases” txapelketa irabazi zuen. Bere ibilbide profesionala 1996. urte arte luzatu zen, konkretuki martxoaren 23a arte. Egun hartan Torrekin batera 40-33 irabazi zuen Urkia eta Oterori Deportivo frontoian. Denetara 24 urte eman zituen pilotari bezala. Urte guzti hauetan, Deportivon, Carmelo Baldan eta Euskal Jai frontoian, lehia ederrak eduki zituen Manolo Iturrirekin. Daniel eta Juan Pablo Logroñoko anaiak, bat atzelaria eta bestea aurrelaria, Fede handiaren aurkariak izan ziren ere. Aipatutakoez aparte bertze aurkari handiak izan zituen, hauexek aipagarrienak; Juan Pablo García, Insausti, Ipiña, Iturzaeta y Utge “pibea” frontoiko aurreko koadrotan eta atzekoetan berriz Claudio Beitia, Goldaracena eta Saralegui.
Bere garaipenik aipagarrienak bere anaiarekin (Arribillaga) batera irabazitako Espainiako txapelketa 1981. urtean, Euskadi txapelketa, Udaberriko irekia, Bilbo Hiria txapelketa eta Azpeitiako Hiria txapelketa izan ziren.
Daniel García ‘Daniel’ errioxarrak honako hitz hauekin definitu zuen Federico Arribillaga
«Pala modalitateko azkenetako izarra izan zen. Aurrelari indartsua, eskuin bikainarekin eta beti estilo klasikoa mantendu zuena»
Pertsona aparta zen, erlazio ederra eduki genuen. Frontoi garaietan ematen zituen aholkuak eta laguntzaz oroitzen ditut. Inoiz ez zuen keinu itsusirik izan. Pilotari bezala, bere eskuinaz aparte, bere kokapena, lehen urteetako sakea eta batez ere sake ondoko bigarren pilotaka nabarmenduko nuke. Liluragarria!
Agustin Arribillaga (Arribillaga II)
Arribillagatarren anai zaharrak, bere anaiarekin alderatuz , ez zuen kirol ibilbide hain oparoa eduki. Gutxienez urte batzuk, pala modalitatean profesionala izatera ailegatu zen. Etxalarko Iñarreta auzoko Joanabarrena etxean jaiotako hau ere, 1951ko uztailaren 13an hain zuzen ere, bere garaipenen artean, bere anaiarekin lortutako nabarmentzen da. 1981an, garai berrietako lehen Espainiako txapelketa irabaztea lortu zuen.