Joan den urriaren 7an, Nafarroako Parlamentuan, Errefusa txapelketako sariak banatzeko ekitaldia egin zen. Txapelketa hori Nafarroako Hondakinen Partzuergoak (14 mankomunitatek eta Baztango Udalak osatzen dute) antolatu zuen, birziklatzea, herritarren eta erakundeen konpromisoa eta hondakinen bilketa eta bereizketa egokia sustatzeko.
Arantza, Etxalar eta Igantzi atera ziren sarituak 4. postuarekin. Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak, oro har, % 5,23 murriztu du errefusa frakzioa, eta % 33,41 igo du materia organikoaren bilketa, % 2,6ko jaitsiera txikiarekin ontzien berreskurapenean.