ESKOLA ZAHARRAK
Udal eraikin honek erabilera aunitz izan ditu egin zenetik. Bere historian zehar bezala, gaur egun ere, herriko bizitzan presentzia handia dauka, batez ere kultura arloan. Hauek dira nagusiki bertan burutzen diren ekitaldiak:
- Ikastaroak
- Erakusketa
- Denetariko ospakizunak
- Bozketa desberdinak
Aldi berean eraikin honetan herriko bi elkarteen egoitza ere kokatua dago, Altxata KKE-rena eta Usoa ehiztari elkartearena. Botika parean kokatuak daude.