Ermita

Ondare arkitektonikoa

– Ermita

Santa Krutz Ermita

Santa Krutz ermita Etxalarren dagoen ermita bakarra da. Hau Urritzokieta auzoan kokatua dago tximista errekaren ondoan.

XVI. mendean eraiki zen, 1500 eta 1550 urteen artean. Eraikina, bi uretakoa da eta ez da neurri handikoa. Teilatuan, kanpaia dauka elizkizunetara deitzeko. Barrendik,  gune nagusia dago, bere koro, eserlekuak eta aldarearekin eta azken honen bazter batean sakristia ttikia bat.

Barruan ere 1600. urteko Jesukristoren irudi bat aurkitu dezakegu. Kanpoko aldean, ermita neurri handiko  gurutzez inguratua dago. Batzuk XVII. mendekoak dira eta beste batzuk berriz XX. mende bukaerakoak.

Santa Krutz egunean, ermitan meza ospatzen da, baita segidako igandean ere.  Egun honekin Urritzokieta auzoko besta ospatzen da. Herriko bestetan azken egunean berriz ermitaren atarian, bestetako, asaua egiten da.

Ermitako kondaira: Honek  dioenez ermita ondoan dagoen Maineko bordako belardian, inguruko sorginak akelarreak ospatzera biltzen ziren.