Eliza

Ondare arkitektonikoa

– Eliza

Andra Mari eliza

Etxalarko eliza herriaren erdi-erdian kokaturik dago eta bi erreka arteko andre maria eliza izan zen bere deitura hasiera batean.

Latindar gurutze bat deskribatzen duen harrizko erakin honek, batasun estrukturala mantentzea lortu du bere histori mugituan zehar. Eliza, nabe handi bat da, zabala, garbia, argia, dorre lauki eta handirekin, eta puntu erdiko leihatilekin alboetan.

Bere inguruan dagoen lorategia ederrean, antzinako arbasoen hilarriak daude jarrita erakusketa moduan.

Eraikitze faseak:

Lehen fasea: Elizaren sorrera 1200. urte ingurukoa da. Hasiera batean eliza orain ikusi daiteken heren bat zen. Sarrera printzipala eta kontrako aldekoa garai haietakoak dira.

Bigarren fasea: XVII. mende hasieran, elizara biztanleriaren handitzea ikusirik, eliza handitzea erabaki zen. Luzapena, pulpituak dauden lekuraino egin zen. Eraikuntza Berako Miguel de Celaya harginak egin zuen 1625 eta 1635 bitartean, 4000 duketzaren truke.

Hirugarren fasea: Elizaren azken zatia, XVIII. mendearen erdialdean egin zen. Orduan aitzineko zatia, sakristia eta dorrea egin ziren, kanpoko idorpea urte batzuk beranduago (1774) egiteko utziaz.

Elementu interesgarriak
  • 1600. urteko kalbario erromanikoa.
  • Garai desberdinetako erretaulak. (Erretaula printzipala Altxata parajeko egurrekin zen)
  • X. mendekoa bataiatzeko marmolezko pila.
  • XX. mende hasiera jarritako organo ederra.

Estelak

Andra mari elizak dituen bi lorategietan, bata sarrera nagusian eta bertzea atzeko sarreran, Euskal herri mailan dagoen estelen bilduma ederrenetakoa ikusgai dago, ehun ale  inguru. XIX. mende-arte kanposantua elizako sarrera printzipalean kokatuta zegoen eta  estela gehientsuenak kanposantukoak ziren. Hauek, kasualitatez, xx. mende erdialdera egin ziren biltegiko konpontze lanetan agertu ziren. Aurkitutako bertze estelak, herriko kanposantuan jarri ziren.

Estela gehientsuak borobilak dira, eta XVIII eta XIX datak dituzte. Badira bertze batzuk ez dutenak ezer jartzen baina zaharragoak direnak.

Gutxi batzuk ere ikusi daitezke gurutze formarekin. Hilarrietan abizenak eta herriko etxeen izenak irakur daitezke. Garai haietan etxe bakoitzak bere estela propioa zeukan.

Informazioa gehiago: Bi erreka arteko Andre Mari Eliza –  Egilea: Pello Apezetxea