Bi urteko tartearen ondoren bueltan ditugu gure herrian Carlos Nuñez eta bere taldekoak. Lehen kontzertua 2017an izan zen, ondotik 2018koa izan genuen eta 2019an ere, berriz gozatzeko parada izan genuen. Ondotik pandemiaren gorabeherak etorri ziren eta bi urteko hutsunearen ondortik berriz Etxalarrera gerturatuko dira euren musika eta ikuskizuna ederra eskaintzera.
Carlos Nuñezen taldekideen artean, aspalditik berarekin mundu biran dabilen Itsaso Elizagoien herriko trikitilari handia ere izanen da. Seguru bera ere, herritarrok bezala, eguna ailegatzeko desioetan egonen dela.
Kontzertua datorren azaroren 27an izanen Andra Mari Elizan ilunabarreko 19:30etan. Edukiera 400 lagunekoa izanen da.
Sarrerak (23€) bi moduetan jarriko dira salgai.
- Sarrera fisikoak; Kultur Etxean, Azaroaren 25a arte. (Astelehenetik ortzilera, 16:00 – 19:45)
- Online sarrerak; Klik_hemen
Ez galdu aukera paregabe hau mundu mailako musikarien ikuskizun zirraragarria ikusteko!