[tm_pb_section admin_label=”section”][tm_pb_row admin_label=”row”][tm_pb_column type=”1_2″][tm_pb_text admin_label=”Text” text_orientation=”left” use_border_color=”off” border_color=”#ffffff” border_style=”solid”]
Bi hamarkada luze daramatza Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udalekuak antolatzen. Aurtengo edizioa ere prest du, eta dagoeneko izen ematea zabalik dago, MAIATZAREN 31 arte. Xehetasun hauek eman ditu:
- Izen ematea online egin behar da nahitaez.
- Eskaintzen den plaza kopurua mugatua da. Izena eman ahala onartuko dira eskaerak, eskainitako plazak agortu arte.
- 3-12 urte bitarteko (2012-2020 urteetan jaiotako) haurrek izena ematen ahal dute. Beharrezkoa da haurrak Bortzirietan erroldatuak egotea edota bertako ikastetxe bateko ikasleak izatea, D edo B ereduetan.
Datak, ordutegiak eta elkartzeko tokiak:
> Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzi:
Uztailaren 1etik 26ra (4 aste; izen emateak asteka egiten ahal dira), 10:00-13:00.
Arantza: Arantzako Herri Eskola
Bera: Ricardo Baroja I.P. / Labiaga Ikastola
Etxalar: Landagain I.P.
Igantzi: Igantziko I.P.
> Lesaka:
Uztailaren 15etik abuztuaren 30era (7 aste; izen emateak asteka egiten ahal dira), 9:00-13:00. Tokia: Irain I.P.
Prezioak, baldintzak eta gainerako xehetasunak:
Informazioa eta izen ematea: https://new.express.adobe.com/webpage/g3NCS1FHkoUjI
Araudia: Udalekuak. Oinarriak 2024
[/tm_pb_text][/tm_pb_column][tm_pb_column type=”1_2″][tm_pb_image admin_label=”Irudia” src=”https://www.etxalar.eus/wp-content/uploads/2024/05/Udalekuak2024-1-scaled.jpg” alt=”Bortzirietako Udalekuak 2024″ title_text=”Bortzirietako Udalekuak 2024″ show_in_lightbox=”off” url_new_window=”off” use_overlay=”off” animation=”off” sticky=”off” align=”center” force_fullwidth=”off” always_center_on_mobile=”on” use_border_color=”off” border_color=”#ffffff” border_style=”solid” /][/tm_pb_column][/tm_pb_row][/tm_pb_section]