Bisita lekuak herri inguran

TURISMOA

– Bisita lekuak herri inguruan

HERRIKO ERROTAK Etxalarko eremuan gaur egun 6 errota daude egoera desberdinean; batzuk martxan jartzeko moduan eta bertzeak galmen egoeran. Herri gunetik kanpo 4 daude;  Goikoa, Behekoa, Obenekoa, Infernukoa, eta Murdeneko bordako errotak. Herritik kanpo zenbait errota daude sakabanatuak. Historian zehar errota gehiago izan badira ere hauek dira gaur egun daudenak. (Info+)
SARRIKUKO BIDEA ETA ZUBIA Zubia, Santa Krutz ermitakorekin batera egin zen 1760. urtean. Hau ermitako zubia baino handiago da eta izena ondoko Sarriku baserritik hartzen du. Estilo erromanikokoa, egoera onena mantentzen da. “Santiago Bidea” izeneko ibilbidearen pasua. Xarma bereziko lekua. Bertatik Karmen Etxalarkos Ibilbidea pasatzen da.
ETXALARKO USATEGIAK Etxalarrek duen gauza aipatuen eta ezagunena da. Erdi Arotik hasita, sarez egiten den uso harrapaketa mota berezi bat da. Sara eta Etxalarko mugaren bi aldeetatik jasotako trepetan, zatarra eta makila tresna dituztela, hamahiru pertsonek egiten dute uso harrapaketa denboraldia, urriaren 1etik azaroaren 20ra arte. Bisita gidatuak.
SANTA KRUTZ ERMITA ETA ZUBIA XVI. mendean eraikia (1500-1550), barnean Jesukristoren XVI. mendearen hasierako irudia dago. Barnean ere ikusgai daude azken berritze lanen ondotik agertutako ermita sortu zen garaiko margo apaingarriak. Zubia, ermitako zubia bezala ezaguna bada ere, bere izena Garaiko zubia da. Izena aurrerago dagoen Garaikoetxea borda baserritik hartzen du. Estilo erromanikokoa, auzolan moduan moldatu zen duela urte batzuk. Beratik “Santiago bidea” izeneko ibilbidea pasatzen zen garai batean.
ETXARLASSA ETA GOIKO BURDINOLA Gure herriko historian zehar, zenbait burdinola existitu dira. Hauek dira gaur egun gelditzen diren testigantzak. (Info +) Etxalarlassa burdinola: Erakin honen lehen datuak 1680 urteko errenta agiri batzuk dira. Tximista erreka bazterrean kokatua (Herritik 4km-tara, Etxalar Hotela ondoan), egoera txarrean dago eta bakarrik aztarnak ageri dira; erakin desberdinak, labeak, ubidea, presa. Bizkaiatik (Somorrostrotik) ekarritako burdin minerala lantzen zen bertan, baita herritik eta inguruko herrietatik ekarritakoa ere. 1780. urtean berreraikia izan zen, honen seinale bertan dagoen harrian egindako idatzia. Burdin minerala urtzeko erabiltzen zen ikatza, herriko oihanetan zeuden ikazti plazetatik ekartzen zen. Lekua ez dago bisitatzeko prestatua. Goiko burdinola: XIX. mende hasierakoa da. Infernuko errekaren bazterren kokatua dago eta burdinola izan zenaren arrasto nabarmenak daude oraindik ikusgai; burdinolaren gune desberdinak, labeak, ubidea. Burdinola hau, Etxarlassakoaren aldean, ttikiagoa zen. Bertan lantzen zen burdin minerala inguruetako mendietatik eskuratutakoa izaten zen.
ZENTINELAKO ZOHIKAZTEGIA Zentinelako mendi magalean kokatua dagoen zohikaztegia, herrian topatu daiteken handienetakoa da. Bertan, zohikaztegietan ohikoak diren landareak topatu daitezke, tartean goroldio desberdinak.
MENDIKO ITURRIAK Balaxe, Altxata, Orenbenta eta Azkuakoak Balaxen iturria: Herrian estimu gehien daukan iturrietako bat. Bertara jende aunitz hurbiltzen da etxera ura edangarria eramateko. Usategietara doan errepide eta Basateneko errekaren bazterrean kokatua da, herritik 1,5kmra. Bertaraino erreka gurutzatzeko egurrezko zubia du. Etxalarko lurraldean bertzelako iturriak daude ere; Altxatakoa, Oreinbentako saroiakoa eta Azkua mendikoa. (Mendiko gidan kokapena)
KISU LABEAK Ermitakoa eta Bekozubi baserrikoa Bi kisu labe hauek herrian topatu daitezken hobenetakoak dira. Lehena ermitara doan errepide bazterrean dago, hona ailegatu baino 300m lehenago. Bigarrena berriz, Urritzokietako Bekozubi baserriaren ondoan kokatuta dago. Biak auzolan moduan berreskuratu ziren. Ikusi bideoa “Etxalarko kisu labeak 2012.
AZERI LEPOKO MEATEGIA Azeri lepo ezaguna den lekuan kokatua dago. Esplotatzen zen garaian “La paloma” bezala ezaguna zen. Honetatik, burdinoletan lantzeko burdin minerala ateratzen zen. Horrelako meategi gehiago badira sakabanatuak herrian, hauetako aunitz tapatuak gaur egun. Hauen produkzioa oso txikia izaten zen, kanpotik ekarritako burdin mineralaren osagarri bezala erabiltzen ziren
ETXALARKO NATURA BASATIA Etxalarko natura bere osotasunean ikusi eta gozatzeko eremu desberdinak eskaintzen ditu. Denen artean handien eta nabarmenena Bertizko parke naturalaren ondoko lurraldeak dira, pago eta bertako aritzez betea.
LIZAIETAKO BEHATOKIA Lizarietako gainean, uda bukaeran hasita udazkena erdialdera arte, txorien behaketa lekua bihurtzen da. Bertan iparraldetik, Nafarroa eta bertze lurraldetatik etorritako elkarte desberdinak ezartzen dira hegazti migratzaileen behaketa egitera batez ere.

ETXALARKO AGIÑA
Monumentu naturala. Taxus baccata espezieako da. Agiña landarearen ale bakarra Orizki auzoan kokatua, Baztan baserrira doan bide bazterrean.