Negu giroko irudi honen baitan, bero eta goxo egoteko asmoa duen ekimen bat bizi da. Jakinmina baduzu, jarraitu irakurtzen eta entzun kontatuko dizudan istorio hau. Amaieran, gonbite bat luzatuko dizut:
“Bazen behin, kolore anitzeko pertsona talde bat, haur zein heldu, suaren inguruan kantatzeko elkartu zena. Mota guztietako ahotsak zituzten, ongi edo gaizki esistitu gabe…
Garrantzitsuena kantatzen zuren modua zen: borobilean, barnera begira, sentituz, arnastuz, gorputzean dardara sortuz. Suari, haizeari, lurra eta urari abesten zioten.
Zuhaitzak bailiran, bere ahotik irtetzen ziren hitzak sustraietatik ateratzen ziren, erraietatik, bihotzean barna bidaiatuz eta batez ere, kontzientziaz, gozatu egiten zuten.
Horrela osatu ziren, gogoratu zuten natura zirela eta egin ziren izatearekin bat.”
Asmo honekin ekartuko gara datorren martxoaren 1ean, Etxalarreko Kultur etxean. Ilberria ospatuko dugu, norbere bizitzarako hazi berria ereiteko.
Deialdi irekia da. 11.00etatik 14.00etara. Ondoren, partekatzeko zeozer ekarri eta bertan bazkal dezakegu.
Esperientzia honen parte izan nahi baduzu, zatoz!
Info+: Oihana 609971381
