Bertze urte batez, "Bertatik Bertara" kanpaina martxan jarri du UEMAk

Turistak gure herrietara hurbiltzearekin batera, UEMAk eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, “Bertatik Bertara” kanpaina jarri dute martxan, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko. Bertan, hainbat baliabide eskaintzen dira; Webgunea, Zerbitzu sektoreari zuzendutako eskuorria, hiztegi txikia eta euskaraz zerbitzua emateko baliabideak (kartelak, menuak, etiketak…)

Kanpainaren bidez bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi da.

Aurten, berrikuntza moduan, euskarri guzietan Spotifyko zerrenda bat dago, “Nire bidaiaren soinu banda” izenarekin. Helburua da Euskal Herria bisitatzera datozen bisitariei euskal musika ezagutzera ematea.

Jatetxe edo zerbitzu turistikoetako jabeek, kanpainaren mahai-gainekoak edo materiala eskatu dezakete, administrazioa@uema.eus helbidean, internetez uema.eus/kartelak loturan edo telefonoz 943 81 66 99 edo 633 64 69 96 zenbakietara deituta.

 

Gure herria, gure hizkuntza, gure arnasa.
El nostre poble, la nostra llengua, la nostra gent
Our people, our language, our heartbeat 
Os nosos pobos, a nosa lingua, a nosa xente.
Nuestro pueblo, nuestra lengua, nuestros latidos 
Notre peuple, notre langue, notre cœur