Aztarna prehistorikoak

Ondare arkitektonikoa

– Aztarna prehistorikoak

Aztarna Prehistorikoak

Etxalarko herrian historiaurreko aztarna aunitz daude mendietan banatuak. Hauetako gehientsuenak Zentinela mendiko ekialdeko partean daude eta mota askotarikoak daude. Gehien bat dolmenak dira, baina badira baita ere harrespilak edo cromlechak, tumuluak, eta iruinarriak edo menhirrak. Hauek dira hauetako batzuen kokapenak:

  • Dolmenak: Olako Harri, Akelarre, Orizki Gaina, Akelarreko bizkarra, Okalarre, Zulubiko erreka eta Artola.
  • Iruinarriak: Altsoroi.
  • Tumulua: Bagobilleta.
  • Harrespilak – Cromlechak: Zentinelako gaina.

Herrian ezagunenak, Zentinela mendi gainenean dauden harrespilak dira. Bertatik ez oso urrun, Atxuria mendiaren magalean, Ibaineta izeneko parajean, Zugarramurdiko lurraldetan, dolmen eta harrespilak daude baita ere.

Informazio gehiago (www.celtiberia.net)