Auzoak

HERRIA

– Auzoak

Herri guneko auzoak:

Denetara 7 dira. Zaharrenak, Andra Mari eliza inguruan kokatuak daudenak dira; Anduetzeta, Iñarreta, Jauregieta eta Antsolokueta urrunago. Sortze berriko auzoak berriz Beolaldea, Goikolanda eta Bekolanda auzoak dira.

Denetara 7 dira. Zaharrenak, Andra Mari eliza inguruan kokatuak daudenak dira; Anduetzeta, Iñarreta, Jauregieta eta Antsolokueta urrunago. Sortze berriko auzoak berriz Beolaldea, Goikolanda eta Bekolanda auzoak dira. Herri-guneko auzoen limiteak, herria gurutzatzen duten errekek zehazten dituzte; Tximista erreka, Artañaran erreka eta Buxungo errekak. Bertze aldetik, auzoen deiturak orokorrean, sorrerako berrikoak kenduta, auzoa bertan dagoen etxe batek ematen dio izena eta seguruenik etxe hau auzoko lehen etxea izanen zela. Auzo bakoitzean izen berdina edo ia berdina duten etxeak daude. Auzo berrien izenak berriz hauen kokapenarekin bat datoz, landa eta zelai eremuak.


Baserrien auzoak

Hauek denetara 6 dira eta neurri desberdinetan herri gunearen eremua inguratzen dute: Gorosurreta, Lurriztiederra, Urritzokieta, Larrapil-Sarriku, Lakain-Apeborro eta Orizki. Denak ez badira ere, auzo gehienen izenak hauen eremuan nabarmentzen den ezaugarri natural baten izena hartzen dute. Kasu aunitzetan zuhaitz mota eta zonaldeko ezaugarrien aipamena egiten da izenenetan. Aipatzekoa da ere, biztanleriarik gabeko eremuetan, baserrien auzoen inguruan daudenak, euren deiturak dituztela. Garai batean deitura hauen erabilera aunitzez handiago zen, batez ere garai haietako bizimoduarekin, naturarekin harreman lotuago baitzuten ordukoak.    

Informazio gehiago: “Etxalarko Etxeeen izenak” – Pello Apezatxea Zubiri / Patxi Salaberri Zaratiegi.

 

Lakain apezborro

 

Larrapil Sarriku
Urritzokieta

 

Gorosurreta

 

Lurrizti eder

 

Orizki