Aurtengo udan 800 bisitari inguru hurbildu dira turismo bulegora

Aurtengo udan, denbora ederra dela eta, bisitariak gustora ibili dira herrian. 800 bisitari inguru hurbildu dira turismo bulegora, herriko nahiz zonaldeko informazio turistiko bila. Joan den urteko kopuru berdina mantendu da.

Bisitarien %10a, nazioartekoak izan dira, Frantsesak eta Holandarrak gehienbat. Nazio mailan berriz, Bartzelona eta Madriletik ehundik goiti etorri dira eta Valentzia eta Zaragozatik ere jende multzoa hurbildu da. Inguruko probintzi nabarmenenak berriz, Gipuzkoa eta Bizkaia izan dira. 

Beti bezala, inguruko landa etxeetan eta hoteletan hartzen dute ostatu, baina lengo urtean hasitako furgoneta eta Autokarabanen gorakadak jarraitzen du.

Turismo bulegoan galdetzen dutena urterokoaren antzekoa da: herriko etxeak, eliza eta ateko estelen erranahia, usategiak, mendi ibilbideak… Bertzalde inguruko herriei buruzko informazioa ere galdetzen dute eta Lesaka eta Zugarramurdiko kobazuloek betiko protagonismoa izan dute. Herriz herri ibiltzea ere aunitz maite dute eta gasnategi eta errotak ere hagitz gustoko dituzte.

Mendi ibilbideak garrantzia izaten segitzen dute, batzuk bide motz bat egunero egin eta gero leku turistikoak ikusten dituzte eta bertzeek egun batzuk mendirako erreserbatzen dituzte.

Zonaldetik kanpora jendeak Donostia eta Iruñara joan nahi izaten dute, baita Iparraldeko herrietara ere.

Eliza
Azkua
Idoikua
Infernuko errota