Cederna Garalur elkarteak kudeatzen dituen Next funts europarrek lagundutako, Baztan-Bidasoako JTLP (Jasangarritasun Turistikoaren Lurraldeen Plana)-ren hitzarmena, Lizaietan sinatuko dute asteartean.
Plan honek diruz laguntzen dituen proiektuen artean, Lizaietako aduana zaharrean egitea aurreikusten den “Hegazti migratzaileen interpretazio zentroa” dago, Bide berdearen, Urdazubiko lezeen, Xorroxin urjauziaren eta Amaiurko egokitzapen turistikoarekin batera eta baita zonaldeko mugikortasun jasangarria bultzatzeko, turismorako teknologia berriak lortzeko, sektore turistikoa berritzeko eta eskaintza berriak sortzeko ekintzekin batera ere. Eta horregatik aukeratu da Lizaietako gaina sinadura hau egiteko. Proiektu honen inbertsioa, 4.740.000€-koa da denetara.
Sinadura, datorren asteartean, uztailak 23, eguerdiko 12:30etan izanen da. Bertara, Rebeca Esnaola Bermejo etorriko da, Nafarroako Kultura, Kirol eta Turismo Kontselaria eta berekin batera egonen dira Ana Rivas, Turismo Departamentuko zuzendaria, Arantxa Arregi, Cederna Garalurreko presidentea, Amets Inda, Sunbillako alkatea eta Xabier Etxarte, Etxalarko alkatea.