"Ongi etorri! Hemen euskaraz bizi gara!" pdf interaktiboa

 

Bortzirietako, Baztango eta Malerrekako Mankomunitateetako Euskara Zerbitzuek, Uraren Bailarak eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkartearekin batera, turistentzako “Ongi etorri! Hemen euskaraz bizi gara” eskuorria moldatu eta berrargitaratu dute, bi formatutan, paperean eta pdf interaktibo modura.

Eskuorri honetan, zonaldean euskararen egoera eta erabilera nolakoak diren azaltzen du eta hizkuntza ere ezagutzera gonbidatzen ditu bisitariak, lau hizkuntzako oinarrizko hiztegi ttiki batekin.

Aste Santuko oporraldiaren aitzinetik zabaldu zituzten paperezko formatuan, baina orain udako oporraldiari begira bertze bultzadatxo bat eman nahi izan diote eta hurbiltzen diren guziei hiztegitxo hau eskaintzea proposatu diete zonaldeko turismo bulegoei.