Bidaziren 10. urteurreneko ekitaldien barne, Gaileta tailerra eskainiko dute Andutzeko Maira okindegian, ekainaren 15ean. Tailerraz gain, goiza, ogigintza ekologikoari buruzko solasaldiarekin osatua egonen da eta 6 urtetik gorako edozeinentzat irekia dago. 3 orduko iraupena izanen du eta 10€-ko prezioa izanen du pertsonako. Interesatuek, aldez aurretik izena eman beharko dute Bidazi elkartean, ekainak 12a baino lehen. Taldea 20 pertsonakoa izanen da gehienez.