Urte batzuk joan dira Pello Apezetxearen “Etxalarko etxeen izenak” liburua agortu zela, baina oraindik ere jendeak eskatzen duenez, Etxalarko Udalak berriz atera du argitara
Liburuan, herriko auzo eta etxe guztien izenen erranahiak, lekukotasunak, historian zehar idatzi izan diren modu desberdinak, kokalekuak, argazkiak, ahoskatzeko modu desberdinak eta intereseko hainbat datu biltzen dira
Interesa dutenek, 25€tan eskuratu dezakete liburua Kultur etxean