Gure herria bisitatzen duten turisten eskaera handienetako bat, Eliza barrenetik ikusi ahal izatea izaten da eta asteburu honetatik aintzinera posible izanen da, Parrokiako hainbat bolondresi esker.
Ataka ondoko kartelean ikusi daitekeen bezala, hasiera batean, Elizak irekiera ordutegi bat izanen du, larunbatetan 11:00etatik 13:00etara eta igandeetan 10:00etatik 12:00etara eta denbora horretan, Parrokiako bolondresak egonen dira Elizan, bisitariek laguntza behar balute.
Udara begira berriz, bisita gidatuak antolatzea ere burutan dute, baina oraindik zehaztu gabe dago ekimen hau.