IÑAUTERIAK 2024

IÑAUTERIAK 2024

Herrian, ohitura den bezala, Ortzegun Gizen egunarekin emanen zaio hasiera iñauteriei. Ohitura jarraituz, goiz partean haur eta gazteak etxez etxe eskian ibiliko dira “Urtzain gizen” abestia kantatuz eta arrautzak, gozokiak eta bertzelakoak biltzen.

Arratsalde partean berriz, Landagain eskolako haurrek, kantu, antzerki, dantza eta bertzelako ikuskizunak eskainiko dituzte  herrian zehar eginen duten kalejira batean. Ondotik haurrek berendua izanen dute herriko frontoian.

Kintoen egunean, igandean, otorduak ospatzen dira herriko jatetxeetan herriko kinta desberdinak elkartuz eta ondotik ostatu giro izaten da nagusi.

Astelehen iñauteri egunean, herriko gazteak goiz partetik gaua parte arte baserriz baserri ibiliko dira puskak biltzen trikitilariez lagunduta. Egunari hasiera emateko denek elkarrekin gosalduko dute La Basque erretegian.

Asteartean, mozorroen eguna izanen da. Honetan herriko talde, koadrila, familia eta banakakoak euren mozorroekin kalera irtengo dira eguerdi partean eginen den kalejiran parte hartzera. Ondotik bazkaria “La Basque” jatetxean eginen da, eta arratsaldean kautzo eta abarka jaurtiketa herriko plazan eta frontenis desafioa zartaginekin arituz.

Ongi pasa iñaureriak!

Ortzegun gizeneko egitaraua