Tradizioa jarraituz urriko hirugarren igandean eta azken urtetatik hona, bezperan ere, Usategietako besta ospatuko da. Aurten zehazki urriaren 14an eta 15ean izanen da.
Bezpera egunean, ekitaldiak, Etxalarko Gaztik antolatuak, arratsaldeko 17tan hasiko dira Mus txapelketa batekin. Ondotik egun honetako klasiko bat, Patata Tortilla lehiaketa. Hau 19etan hasiko da eta amaitutakoan saridunak ezagutzera emanen dira. Ekitaldi hauek herriko frontoian ospatuko dira.
Hurrengo egunean berriz Usategietako igandea izanen dugu. Egun honekin usategietara igotzea da ohitura eta zortea baldin bada usazaleak uso harrapaketan lanean ikusi. Lizaietako gainean, Altxatak taloak eskainiko ditu. Arratsalde partean berriz dantzaldia izanen da herriko frontoianModestoren eskutik ilunabar arte. Musikariaren atsedenaldian, 8ak inguru edo, bingo azkar bat ospatuko da Altxata K.E-ak frontoian antolatuko duen ostatuan.
Zehaztapen gehiago ekitaldien karteletan.