Badira urteak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen dela Bortzirietatik. 2006ean aurkeztu zuen ISOS Zerbitzuak Bortzirietako Mankomunitateko I Ekintza Positiboko Plana. Garai horretan, berdintasun kontuak Gizarte Zerbitzuetatik kudeatzen ziren. Ordutik aurrerapausoak eman dira Bortzirietan, 28 ekintzaz osatutako II Plan batekin eta Gizarte Zerbitzuetatik egindako lanari esker.
2021. urtean Bortzirietako Berdintasun zerbitzua sortzeko lehen pausoak eman ziren eta 2022.urtean Zerbitzua sortu zen Teknikari baten kontratazioarekin. Berdintasun Politiken abiapuntua berriz hartzeko eskualdeko diagnostiko berri bat egin zen, hortik abiatuta III. Berdintasun Plana osatzeko. Plan honen helburua eskualdeko bortz udalerrietako berdintasun politikak berrabiarazi, norabide berean bultzatu eta egonkortzea da.
Balio beza Bortzirietan berdintasunerako politiken aldeko apustua egonkortzeko.