Iaz antolatutako ekitaldiaren arrakasta ikusirik, Etxalarko Larraburua Jubilatu elkarteak, “Bortziriak Dantzan Etxalarren, Muxikoak eta Dantzak” ekitaldia antolatu du datorren martxoaren 18rako. Hau herriko frontoian izanen da arratsaldeko 18:00etan.
Beti bezala, ekitaldi honetara dantzatzea gustuko duen guzia gonbidatua dago eta Jaiki Hadi taldeko musikariek eskainiko duten errepertorio zabalaz gozatzeko aukera izanen du.
Beraz, dantzari, jalgi hadi plazara!