2023ko inauteriak goiz heldu dira eta beti bezala, gogotsu eta umoretsu eginen diete harrera Etxalarko bizilagunek. Herrian, ohitura den bezala, Ortzegun Gizen egunarekin emanen zaio hasiera iñauteriei eta asteartea Iñateri egunarekin bukatzen dira. Tartean igandean Kintoen eguna ospatuko da eta astelehenean berriz eskian ibiliko dira herriko gazteak baserriz baserri.
Ortzegun gizenean aspaldiko ohitura jarraituz, goiz partean haur eta gazteak etxez etxe eskian ibiliko dira “Urtzain gizen” abestia kantatuz eta arrautzak, gozokiak eta bertzelakoak biltzen. Arratsalde partean berriz, Landagain eskolako haurrek, kantu, antzerki, dantza eta bertzelako ikuskizunak eskainiko dituztm herrian zehar eginen duten kalejira batean. Ondotik haurrek berendua denentzako herriko frontoian.
Kintoen egunean, igandean, otorduak ospatzen dira herriko jatetxeetanherriko kinta desberdinak eta ondotik ostatu giro izaten da nagusi.
Astelehen iñauteri egunean, herriko gazteak goiz partetik gaua parte arte baserriz baserri ibiliko dira puskak biltzen trikitilariez lagunduta. Egunari hasiera emateko denek elkarrekin gosalduko dute La Basque jatetxean.
Asteartean, mozorroen eguna izanen da. Honetan herriko talde, kuadrila, familia eta banakakoak euren mozorroekin kalera irtengo dira eguerdi partean eginen den kalejiran parte hartzera. Ondotik bazkaria “La Basque” jatetxean eginen da eta arratsaldean kautzo eta abarka jaurtiketa herriko plazan.
Ongi pasa iñaureriak!