Datorren urtarrilaren 15a izango da Herriko Ostatua irekita egonen den azken eguna Axun Maia buru duela.
2015ko abenduko azken egunetan eman zion hasira lanaldi berriari Herriko Ostatuak eta 7 urte pasatxo egin eta gero, bere jarduera eten eginen du.
Denbora guzti hau nolabait ospatzeko, herriko musikari gazteak kontzertua eskainiko dute Herriko Ostatuan urtarrilaren 14an larunbata, afalostean (23:30-00:00).