Ekaina ekitaldiz beteta dator Etxalarren (Gasna Feria, Haurraren eguna. San Juan Sua..) eta honi hastapena emateko, musika emanaldi batekin izanen da. Etxalarko Udalak antolatua, Lesakako Musika bandak bere emanaldia eskainiko du datorren ekainaren 3an ilunabar partean, 20etan hain zuzenki. Musika bandak herriari itzulia emanen dio bere errepertorioko zenbait kantu eskainiz.
Ez galdu aukera eder hau!
Oharra; Herriko musikariak, hala nahi badute, gonbidatuak daude parte hartzera. Jarri harremanetan telefono honetan; 948 635 386