SAREAK:
Gaur egun 6 sare erabiltzen dira; Lakaina, Elutsa, Miarra, Kalamua, Monua eta Fortuna (sarrerako argazkia). Iarmendi mendi lepoan kokatuak daude, oina hegoaldean dutela eta goi aldea iparralderuntz inklinatua. Hauek ehiza sistemaren azkeneko zatia dira, inbutuaren bukaera. Hauetatik haundiena Elutsa sarea da 17 metroko altuerarekin eta 25 bat metroko zabalduriarekin. Bertze guztiak ttikiagoak dira, 10 metroko altuera izanik sarerik ttikienak. Hauen neurrieak azken bi mendetan ez dira aldatu.
Sareak kokatzeko lekua
Erabiltzen den sare sistema mekanikoa da eta palanka bateri eraginez sareak abiadura bizian erortzen dira. Garai batean erabilitako sistemak oraindik usazaleen itxolan gordetzen dituzte. Konparatuz erran daiteke gaur egungo eta lehenagoko sistemak oso berdinak direla.
Bertan usazale bakoitzak bi sareen ardura dauka. Badago baita ere pertsona bat laguntzaile bezala egoten dena; usoak biltzen, sareak altxatzen,... eta paleta biltzearen lana duena. Honek, sare ondoan dauden trepen makilak biltzen ditu eta Gibelin trepanak eta idoikuanak ere.
Sareen ikuspegia airetik
 
TREPAK ETA ABATAK:

Hauen funtzioa Sara (Lapurdi) aldetik datozen usoak jeistea eta sareak dauden lekuko norabidea hartzea da. Horretarako trepak “inbutu” formarekin jarriak daude, sareen alde batetik trepa batzuk eta bertzetik bertze batzuk. Usoak saretara hurbiltzen ari direnean trepen arteko distantzia murrizten doa, inbutua estutzen doa, saretara ailegatu arte (beheko planoa).
Garai batean, lehen aipatu dugun inbutua, gaur abata erabiltzen zituzten, gaur egun 8 dira erabiltzen direnak. Era honetan, gaur egun saretarako "inbutua" estuagoa da, beraz agian harrapaketa guttiago izatearen arrazoia. Jarraian usategietan erabiltzen diren trepa eta ehizalekuen datu batzuk:

Larrekua Idoikua Belata  Gibelin trepa Haritza Trepa Trepa gibelin Ezponda gaina

Trepen kokapena airetik

» Larrekua: Gaur egun usategietan dagoen ehiza leku bakarra da, bertze guztiak trepak dira. Hau Mendikarri mendipean kokatua dago eta sareetatik urrunena baita ere. “Inbutuari” hasiera ematen dion ehiza lekua hau (alde batetik) itxolatxo ttiki bat da eta iratzez eta adarrez kamuflatua egoten da. Bertako usazaleak txatarrari eraginez egiten du lan. Garai batean, eta azken urte hauetan noiz behinka,usoak etortzen direnean, bertako usazaleak korneta jotzen du trepa nagusiakoarekin batera, .
 
» Idoikua: Usategietan aldaketa gehien jasan duen trepa da eta Larrekutik saretara joanez hurrengo trepa. Aldaketak hauek azken 10-15 urtetan izan dira. Trepa egin zen lehendabiziko aldian, egurrezko estruktura zuen, eta ranpa bertaraino igotzeko.
Treparen bazter guztiak iratzez estaliak egoten ziren. Ondoan itxola ttiki bat izaten zen bertan paletak eta bertzelako gauzak gordetzeko. Eraki zuten hurrengo trepa baita ere egurrezko estruktura zeukan baina honetara igotzeko eskailera batzuekin igo beharra zen. Gaur egunekoa berriz, argi indarreko poste baten gainean eginiko plataforma bat da, eskailera batzuk dituela igotzeko. Bertzeak baino altuago eta sendoagoa da. Bertan makilaz eta txatarraz lan egiten da. Bertatik, trepa gibelekin batera, makila gehien botatzen den trepa da.
Trepako usazalea korneta jotzen
 
» Belata:Berezko izena Belate da eta Idoikua ondoan dagoen pinadiaren azpikaldean kokatua dago. Lehen Larrekuaren antzera ehiza leku bat zen, han dagoen itxola bezalakoarekin. Urte batzuk erabili gabe egon zen. Orain Idoikua eta bertze trepak bezalako estruktura bera du, argi indarreko burnezko poste bat eta gainean plataforma ttiki bat. Bertan makilaz eta txatarraz lan egiten da.
 
» Gibelin trepa: Azken urte hauetan, Idoikuan bezala, honetan ere aldaketak eman dira. Lehen trepa, igeltseroek erabiltzen dituzten aldamioekin egina zen eta gaur egunekoa baino metro batzuk gorago kokatua zegoen. Honek arriskua izaten zuen atzean dauden ehiztariengatik. Gaur egunekoan arriskua askoz ere ttikagoa da arboletaz babestu bait dago. Honetan ere berrikuntzak eman dira trepak guztietan bezala. Estruktura eta itxura Belata eta idokua bezalakoa dauka. Bertako usazaleak makilaz egiten du lan.
 

 

Trepa

» Haritzako trepa: Idoikua, Belata eta Gibelin trepa bezalako trepa mota da, eta sareetatik hurbilen kokatua dagoena. Aurreko trepa, ondoko pago baten gainean egindako egurrezko plataforma bat zen, eskalera batzuk zituela bertaraino igotzeko. Trepa honek arbolaren mugimendu guztiak jasotzen zituen. Bertako usazaleak oso adi egon behar du usoa datorrenean, bera baita, trepa nagusakorekin batera, makilak jaurtitzen duten azkenekoak eta dagoen denbora tartea oso ttikia izaten da.

 
» Trepa: Trepa hau, arri lapitzez eraiki zen 1916. urtean eta sareen ondoan dagoen 46. mugarritik metro gutti batzutara kokatu dago. Itxuraz, bertze guztiekin ez du ezer ikustekorik. Eraikin honek, altuera hartzen duen ahala, fintzen doan arrizko estruktura laukia du. Bertara igotzeko barrenetik dauden eskaileraz igo behar da eta behin goian, leku gehien duen trepa da. Historian zehar honen altuera haundituz joan da. Bertakoak makilaz lan egiten du eta korneta jotzearen kargu dago. Lehen urte batzuz, trepa hau eta hurrengoaren artean, Trepa gibelin, izaten zen tartean, trapo txuri bat jartzen zen, hau astintzeko eta bertatik usoak ez pasatzeko. Honen kargu ere trepa nagusikoa egoten zen.
 
» Trepa Gibelin: Hau, trepatik, 200 bat metro ipar–ekialdera kokatua dago. Hormigoizko basea eta burnezko estruktura duen honek, 1964. urte inguruan eraiki zen eta usategietako treparik garaiena da. Bertze guztiak 10 eta 15 metro bitarteko altuera daukate. Trepa nagusiaz aparte, honetan eta argi indarreko postezko estruktura duten trepetan (haritzeko trepa, Gibelin trepa, Belata eta Idoikua), ekipamendua oso murritza da. Bertan bakarrik paletak altxatzeko leku bat dago, paletak eta bertzelako gauzak apoitzeko apal ttiki bat eta 2 pertsonentzako jarleku bat. Honetan usazaleak makilarekin egiten du lan.
 
» Ezponda gaina: Trepa hau usategietan urte guttien dituen trepa da, eta iparraldekoak txorilepoan ehizatzen hasi zirenetik (1971) dago martxan. Hasieran, Larrekuan bezala, iratzez eta adarrez kamuflatutako itxola bat izaten zen. Gaur erabiltzen dena, arbol baten gainean jarritako trepa bat da, Bertakoak txatarraz egiten du lan eta Trepa Gilebeko makilak biltzeko ardura dauka baita ere..
USAZALEAK:
Ehiza modalitate honetan ibiltzen den pertsonei usazalea deitzen zaio. Denetara Usategietan hamabi- hamahiru bat lagun egiten dute lan. Usazale kopurua azken bi mendetan ez da aldatu eta gutti gora behera beraien lanak berdintsuak izaten jarraitzen dute. Gaur egungo banaketa jarraiekoa da: 8 usazale trepa edo ehiza lekutan, 3 sareen arduran eta bertze pertsona bat azken hauei laguntzeko eta trepen makilak biltzeko.
Usazaleak bertako jabea den Gaztelurekin
Bertako langile eta usazaleak kontratatzerakoan, bai gaur egun eta antzinean ere, arazo ugari izaten zituzten. Aintzinean jendeak, ehiztariekin sortzen ziren aferengatik batez ere eta ehiza eskasiarengatik, ez zen bertara lan egitera joaten. Gaur egungo usazale denak edo gehienak uso ehizarengan duten afizioagatik etortzen dira. Hauek bai gaur egun eta bai aintzinean, bertako nagusiak kontratatzen dituzte.
Usazaleek, lehen gertatzen ez zitzaien bezala, sasoiko soldata finko bat dute Gaztelurekin akordatutako hitzarmen baten ondorioz. Soldata honetara ailegatzeko ehun dozena harrapatu behar dituzte. sasoi bukaerako.
HERRAMEINTAK:
Makilak: Ping-pong-eko pala baten antza duen tresna honen funtzioa, hegazti harrapari baten hegaldi irudikatzea da, garibai batena, miruarena edo antzeko hegazti batena (Diotenez garibaia usoen azpian jartzen da, eta atakatzeko bertikalki altxatzen da). Gaur egungo makilak altza eta pagoarekin egiten dituzte batez ere, eta gero kisu txuriz margotu.
makilak eta txatarra trepra gainean
Txatarra: Herramintak hau trapo xuri eta altzazko makil batez osatuta dago. Txatarrak eskopeta tiro baten antzeko soinua egiten du astintzerakoan eta honen funtzioa usoak izutzearena da.
 

ITXOLA:

Usazaleen itxola
Usazaleek gaur egun erabiltzen duten itxola 1887an eraiki zen, aurretik leku beretsuan zegoen bertze itxolaren ondoan. Aurreko itxola 1826. urtean berritua izan zen. Garai batean usozale askok bertan gaua igarotzen zuten. Gaur egun ez dira itxolan gelditzen baina aintzinean bezala, txabolan usategian lan egiteko beharrezkoak diren tresnak gordetzen dira; makilak, sareak, txatarrak eta abar, eta nola ez harrapatutako uso eta txolomak. Eguraldiak txartzen denean usazale guztiak bertan biltzen dira, eguraldia hobetzen den espetzerarekin, edo bertzelako lan batzuk egitera, adibidez makilak egitera. Itxola, barrenetik, oso txukuna dago usategietako argazki eta herramintakin (paletak, sareak) apaindua, bai bertakoak eta baita iparraldeko bertze usategietakoak.
Sarrerako atearen goiko aldean, kanpoko aldetik, urtetan usazale izandanko jendearen orogarri gisa jarritako plakak ikusi daitezke. Itxola hau usategiak bezala Gaztelutarrena da. Ez da publikora irekia egoten.
 
Goiti