Etxalar zerbaitengatik ezaguna bada, usategiengatik da. Bertan, XV. mendetik dokumentatua eta mantendutako lehengoen ehiza sistema primitiboa erabiltzen da. Nahiz eta penintsula osoan ehiza mota hau debekatua egon, Etxalarren mantendu egin da, batipat herrian ehizarekiko dagoen afiziogatik eta tradizioak duen garrantziagatik.
KOKAPENA:


IkusiEtxalarko Usategiak mapa handiago batean

Usategiak Larun eta Atxuria (Peña Plata) mendien arteko mendi lepoan kokatua dago, Etxalar eta Sarako herrien tartean eta aldi berean Nafarroa eta Lapurdi arteko mugan, hain zuzen Iarmendi (509m) mendiko Txorilepo bezala ezaguna den mendi lepoan.
 
TURISMO LEKUA:
Herria ttikia izanik ere, nahiko ezaguna da Etxalar, edo beinipein aditua. Ehiztariez gainera, jende pila hurbiltzen da Usategietara egunero uso denboraldian, larunbat eta igandez gehiago. Jai egunetan adin guztietako ehundaka jendek agertzen da Iarmendiko bide, bidaxka eta inguruetan, Lapurdi, Gipuzkoa, Nafarroa eta urrunagotik ere etorriak. Historian zehar, atzerriko eta inguruko egunkaritan eta idazleak, ehiza mota hau aipatua izan dute euren idatzietan. Azken urteotan inguruko telebista eta egunkarietan maiz agertzen dira Etxalarko Usategiak.
 
Bertatik ere mundu mailan ezagunak diren pertsonaiak egon izan dira; 1868an Napoleón enperadorea egon zen, Alfonso XII. behin baino gehiagotan joaten zen. Honen semea noiz behinka ere agertu izan ziren. Gaur egun pretsonai ezagunen artean, Migel Induraín etortzen da urtean behin bertan ehizatu eta eguna pasatzera.
Urriaren hirugarren igandean usategietako igandea bezala ezagutzen den besta ospatzen da. Aitzinean besta hau usategi ingurutan ospatzen zen. Gaur egun eta badira urte mordoa, besta hau herrian ospatzen da, +info.
 
USO DENBORALDIA
Usoak sareekin harrapatzeko denboraldia urriaren 1ean hasten da eta azaroaren 20. egunaren inguruan bukatzen da, usoaren etorrera eta eguraldiaren arabera.
Uso pasa
Ipar Europako hotzetatik eskapo datozen hegazti hauek, Afrikara dazte bertako klima goxoan negua igarotzeko.
Uso pasa, sasoia aitzinera doan heinean, aldatzen joaten da. Urrian, sasoia hasitzen denean, lehendabiziko usoak multzo ttikitan etortzen dira nahiko banatuak. Tartean txoloma batzuk ere pasatzen dira. Urria aurrera dihoan heinean uso multzoak ugariagoak eta haundiagoak izaten dira. Sasoi gehientsuenetan, urriako bigarrengo hamabostaldian pasatzen da uso kopuru eta multzo haundienak. Hilabete honetan, hasieran eta erdialdera batez ere, usoak ez dute inungo ordutegirik izaten eta edozein ordutan ikusi ditzazkegu hegan.
Miarra sarea
Usoa sareetatik ateratzen
Azaroa partean berriz, uso pasa zeharo aldatzen da. Sasoiaren azkeneko zati honetan, normalki uso pasa goizeko lehen orduetan izaten da, nahiz eta aunitzetan eguerdian edota arratsaldez pasa eta harrapatu egin diren. Nahiz eta uso sasoiak bukaerako egun seinalatu bat eduki, batzuetan egun batzuk luzatzen da, uso pasa eta eguraldiaren arabera.

Haizearen zerikusia: Haizeak, usoak harrapatzeko garaian, garrantzi haundia edukitzen du. Sareekin usoak ehizatzeko egunik aproposena egun garbi bat da , iparreko edo ipar-ekialdeko haizerekin. Ekialdeko haizeak ere ez zaio gaizki etortzen. Hegoko eta mendebaleko haizek berriz ez dira batere onak izaten. Haizegoa zakar dagoenean sareak kendu behar izaten dituzte ez puskatzeko eta haize honekin uso pasa dagoenean berriz, usoek altuera haundia hartzen dute eta jeistea zaila izaten da are gehiago saretan sartzea.

 
Goiti