USOAK ETA TXOLOMAK:
Usategietako sareetan, batez ere usoak harrapatzen dira, nahiz eta sasoi hasieran txolomak harrapatzen diren. Hauek usoen antzekoak dira, baina txikiagoak.
Etxalarko usategien historian zehar, harrapatutako usoen kopurua urteak pasa ahala gora behera aunitz izan ditu. Web orrian bildutako datuak bi alditan banatu daude, lehena 1866tik 1913ra eta bertzea 1961tik gaur egun arte.
Gehien harrapatu zen sasoia, 1893-1896 urteen artekoa izan zen. Urte hauetan, ez zen 350 dozenetatik jaitsi harrapaketen kopurua, 1894ko urtea izanik urterik onena 446 dozena harrapatuta.
Nahiz eta harrapaketen kopurua jaitsiz joan urtetik urtera, tarteka urte onak suertatzen ziren, 1974. urtekoa bezala. Sasoi honetan 349 dozena uso harrapatu ziren
Gaur egun 100 uso dozena harrapatzen badira sasoian, sasoi ona bezala kontsideratzen da. Egun horretan bertan suziri bat botatzen da usategietan bertan, marka honen adierazgarri.

 
 
TORTOILAK:
Garai batean, usategietako sareetan tortoilak ere harrapatzen ziren. Urte batzuetan harrapatutako uso eta txolomak, harrapatutako tortoilak baino kopuru txikiago izatera ailegatu izan zen. Urterik onena tortoilen harrapaketari dagokionez 1897 urtea izan zen 337 dozenekin. 1925. Urtetik aitzinera hegazti hau harrapatzez utzi zen,. Ordu ezkero eskopetako ehiztarik bakarrik ehizatzen dituzte.
 
 
Goiti