Uso multzoa
Usategi osoko usazale batek, bai trepan edo sareetan dagoenak, uso bando bat ikusten badu, segituan oihu bat egiten du trepa printzipaleko usazale nagusiari abisatzeko, honek korneta jotzen du eta honela bertze guztiak, ehiztariak barne, usoak heldu direla ohartzen dira. Korneta behin jotzerakoan tiroak gelditzen dira eta sareen kargu dauden usazaleak beraien postuetan jartzen dira; orain trepen gaineko usazaleen ordua da.
Hauek makilak botatzen dituzte. Usoaentzat makil hauek hegazti harapakari baten itxura dute.
Usoek hau ikusterakoan, babesteko jeitsiera gogor bat egiten dute. Jeixterakoan usazaleak beraien txatarrak astintzen dituzte eta soinua egin ere, usoek sareen norabidea har dezaten. Behin usoak sareen norabidea hartzen dutenean, bertan dauden usazaleen txanda da. 

usazalea makilak botatzeko prest

usoak sareetatik biltzen

Hauek sareak botatzeko garaian, lehenago edo beranduago egiteko, kontutan eduki beharra duten gauza aunitzen artean zein tamainako bandoa den, edota ze haize mota dagoen. Usazaleak palankari eragiten dionean, sareak abiadura bizian jeisten dira bakoitzaren bazterrean dauden berunazko pisu batzuk langunduta.
Hala ere usoak ezin badira harrapatu, usazale nagusiak korneta bi aldiz joko du, sare inguruan dauden postutako ehiztariek tiro egiteko aukera dutela adierazteko.
Gainetik ikusita eta modu honetan kontatuta, badirudi sareekin ehizatzea erreza dela, baina ez da horrela. Ehizatzeko era honetan, egun askotan ez dira ehizatzeko kondiziorik hoberenak izaten; batzutan usoak oso altu dihoazte, bertzetan berriz ez dute kasu zipitzik ere egiten, edo haizego zakarra dago. Denboraldian zehar usoak harrapatzeko saiakera ugari hutsean gelditzen dira.
Honexegatik azpimarratu behar da ehiza mota honetan pazientziak eta esperientziak garrantzi haundia dutela.
 
Goiti